XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

13.5. KONTU KORRONTEETAKO LIKIDAZIOA.

Kontu korronte baten likidazioa, eragiketa desberdinek balio-egunetik ixte-egunerarte sorrerazi dituzten interesen kalkulaketa da.

Kalkulatutako interesen kantitate osoa zorra bada, kontuan kargu bat egingo da; aldiz, kantitatea hartzeko saldoa bada kontuaren kapital-kopuru bezala abonatuko da kasu bietan, saldoa bere pareko zutabean idatziko da kontua itxiz eta hurrengo denbora-tartean kontua berrirekiko da eragiketak jarraitzeko.

Kontu korronteetako likidazioa, normalean, Bankuek eta Aurrezki Kutxek egiten dute sei hilabetero: Ekainaren 3Oan eta Abenduak 31ean.

Interes-kalkulaketa eta kontuen likidazioa ixte-egunean, oso lan neketsu eta astuna da, elkarte bankarioetan kontu asko dagoelako eta sei hilabete horietan eragiketa asko egin direlako.

Gaur egun, lan guzti horiek konputagailu elektronikoen laguntzaz egiten dira.

Makina hauen balioa gaurko mundu modernoan oso handia da, jakingo duzunez.

13.6. INTERES-KALKULUA.

Interes-kalkulaketarako, interesaren formulak agerrerazten dituen posibilitate guztiak erabiltzen dira.

Denbora egunetan adierazten da.

Gogora ezazu Denbora, egunetan adierazia Merkatal urtea Hileak 30 egunekoak dira.

Denbora, egunetan adierazia Urte naturala Hileak; bakoitzak dituen egunekoak dira.